XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nobelan zerbait kontatzen zaigu eta gauza askotaz hitzegiten (1) Maila honetan Saizarbitoriaren nobelak hauste bat suposatzen du euskal nobelagintzan, tratatzen dituen gaiakgatik eta, batez ere, gai horiei buruz hartzen den jarreragatik.

Are gehiago, obrak dituen bi planoetatik bat historia profesore berritsu baten ihardukiaz osatzen da.

Bestalde, nobelak tesis bat du.

Ez da, nobela ulertu ez duten zenbaitek dioten bezala abortoaren defentsa eta gorazarre bat, baina bai konpondu gabe aurkitzen den problema baten salaketa, geure gizartean deliberatuki baztertzen eta aipatzen ez den arazo baten adierazpena.

Nobelan salaketa bat aurkitzen dugu, baina ez maila didaktikoan edo fiskal baten akten arauerakoa, baizik maila literario batetan, nobela baten bidez, hain zuzen.

2.1.2. Mamiaren zentzuari buruzko ikuspegi berri honek ondorioz dakarren eraberritze formala da, Saizarbitoriaren obrak duen alderik garrantzitsuena, lan honetan hartu dugun ikusmoldetik, noski.

Eraberritze hau narradorearen aurrean hartzen den joeran nabari daiteke lehenik.

Egunero hasten delakok euskal-nobelak orduraino erabili zuen narradore orojakilearen krisia nabarmentzen du.